Horizon Bridges5.0 proiektuko workshopean parte hartu dugu Patrasen (Grezia)

2025eko urriaren 23an, Miguel Altuna Lanbide Heziketako bi irakaslek Horizon Bridges5.0 proiektuko workshop batean hartu zuten parte Patrasen (Grezia).
“Learning and Teaching Factories for Industry 5.0” izenburupean, tailer honetan Europako hainbat herrialdetako ordezkariek hausnartu zuten teaching eta learning factoriek ikasle eta langileen gaitasunak Industria 5.0-aren eskakizunetara egokitzeko izan dezaketen rolaz.
Ekitaldian, Miguel Altuna LHII eta MGEP-eko irakasleek esperientziak partekatu zituzten eta etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertu zituzten.