Arrakastatsua izan da FEXek antolatutako “Hotzeko estanpazioan eta metal gogorraren fabrikazioan dauden joerak” jardunaldia Miguel Altunan
Gaur, maiatzak 15, ospatu da Miguel Altuna LHII-n “Estanpazio Hotzean eta Metal Gogorrean dauden Joerak” izeneko jardunaldi teknikoa, FEX (Fastening Excellence Center) plataformak antolatuta. Bertan, sektoreko hainbat profesional eta industria-arloko enpresetako ordezkariak bildu dira.
Jardunaldian zehar, estanpazio hotzaren inguruko azken teknologiak, metal gogorraren aplikazioak eta gaur egungo erronkak izan dira hizpide. Bilerak ezagutza trukerako eta esperientzien elkarbanaketarako gune egokia eskaini du, sektoreko aditu teknikoen eta soluzio berritzaileak eskaintzen dituzten enpresen eskutik.
Aurreikusita zegoen bezala, Miguel Altunatik forja-sektoreko enpresei zuzendutako eskaintza osoa aurkeztu da: Bai prestakuntza-eskaintza, bai enpresentzako zerbitzuak. Horrela, ikastetxeak berriro erakutsi du prestakuntza eta enpresa arteko zubigintzan duen funtsezko eginkizuna.
Horretaz gain, honako enpresetako adituek aurkezpen teknikoak egin dituzte: TEMSA, FMD, SIDENOR, SEBIR, AZTERLAN, SACMA GROUP, CHEMETALL, FUCHS, Mondragon Unibertsitatea (MU), MARPOSS-BRANKAMP eta LARRAIOZ. Jardunaldi osoan zehar, kasu praktikoak eta sektorean aplikatutako berrikuntzak partekatu dituzte.
Halako ekimenek Miguel Altuna LHII-ren konpromisoa berresten dute: Prestakuntza eguneratua eskaintzea, industria-sarearekin elkarlana eta ezagutzaren transferentzia sustatzea helburu.
Eskerrik beroenak FEX plataformari antolakuntzagatik eta parte-hartzaile guztiei egindako ekarpenengatik.