Ikasturtean ikasitako frantsesa praktikatu eta Bergarako historia ezagutzen

Pasa den ostegunean, urtarrilaren 23an, Zuzendaritzari Laguntza zikloko ikasleek bisita gidatua egin zuten frantsesez Bergarako kaleetan zehar, bertako monumentuak deskubrituz.

Bisitaren helburua ikasturtean zehar frantsesez ikasitakoa Bergarako historiara hurbiltzeko erabiltzea izan zen. Ikasleek, oro har, gozatu egin zuten ekitaldiaz.