Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa eskura dugu

Inklusio arlotik atseginez jakinarazten dizuegu gure ikastetxean INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO PROTOKOLOA sortu eta martxan jarri dela. Protokolo honen helburu nagusia da hezkuntza komunitateko kide guztientzako ingurune seguru, errespetuzko eta berdintasunezkoa bermatzea. 

Indarkeria matxista egoeretan jarraitu beharreko prozedura jasotzen duen dokumentua da protokoloa. Protokoloa ikastetxeko iragarki oholetan ikusgai dago.

Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria da eta ez du lekurik gure ikastetxean. Protokolo honek modu koordinatu eta eraginkorrean jokatzeko aukera ematen digu edozein indarkeria matxistaren  egoerak sahiestu, detektatu eta erantzuteko.

Elkarrekin, indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraiki dezakegu.

PROTOKOLOA