BRIDGES 5.0 Nazioarteko Konferentzian parte hartu du Miguel Altunak

Europako industriak eraldaketa digitalaren bidea hartu du. Industria 4.0 kontzeptua, hasiera batean, produktibitateak eta gogoeta teknologikoek bultzatua izan bada ere, azken hamar urteek argi erakutsi dute ikuspegi zabalagoak behar direla eraldaketa digitalak benetan funtziona dezan.

Industria 5.0k langileak, ingurumena eta erresilientzia gehitzen dizkio ekuazioari. Etorkizun alternatibo bat proposatzen du, non enpresek onartzen duten gizarte oparo eta jasangarri bat eraikitzeko duten rola, ekoizpen-modu berrietan oinarrituta. Pertsona ardatz dituen lan-inguruneak eraiki behar ditugu, non teknologiek lan hobeak ahalbidetu eta pertsonen etengabeko ikaskuntza eta garapena sustatzen duten. Ekonomia berdeago eta zirkularrago bat behar dugu, baliabide naturalak hobeto aprobetxatuz.

Gaitasun berrien garapenean inbertitu behar dugu, industriak eta langileek gero eta aldakorragoa eta ezegonkorragoa den mundu batean erresilientzia handiagoa izan dezaten.

Erronka horiei aurre eginez, Bridges 5.0 proiektuak Industria 5.0rako bide bizkortua eraikitzen ari da.

Guzti honen jakitun da Miguel Altuna Lanbide Heziketa ere eta  ekainaren 16an eta 17an Leuven hirian (Belgika) egin den nazioarteko konferentzian parte hartu du Miguel Altunak,  Unai Ziarsolo irakasleak, “Smart Manufacturing 5.0 Industriaren beharrei erantzuteko Lanbide Heziketa eta Espezializazio programen egokitzapena,” izeneko aurkezpena egin duelarik.

Smart Manufacturing espezializazio-programaren egokitzapena aztertzen ari gara eta Industria 5.0k eskatzen dituen gaitasun berrietara egokitzeko estrategiak aurkeztu zituen. Ekimen hauen bidez, lan-eremu parte-hartzaileagoak, berrikuntza eta langileen ahalduntzea sustatzea da helburua, Europa mailako lehiakortasuna eta ekonomia berdeagoa indartzeko

Konferentzia hau EUWIN sarearekin elkarlanean antolatu dute BRIDGES 5.0, BROADVOICE eta SEISMEC proiektuek.

Konferentziaren web orria.