Laboratorium Museoak 10. urteurrena ospatzen du
Miguel Altuna Lanbide Heziketatik zorionik beroenak bidali nahi dizkiogu Bergarako Laboratorium Museoari bere 10. urteurrena dela eta. Zientzia, teknologia eta berrikuntzari eskainitako gune honek gure komunitatean erreferente izan da, eta urte hauetan guztietan gure bidelagun ezin hobea.
Urteotan hainbat proiektu partekatu ditugu elkarrekin, hezkuntza praktikoa, jakin-min zientifikoa eta lanbide heziketaren eta dibulgazio zientifikoaren arteko lotura sustatuz.
Eskerrik asko, Laboratorium Museoa, zuen lanagatik eta konpromisoagatik. Zorionak 10 urte hauengatik, eta etorkizunean arrakasta gehiago lortzen jarraitu dezazuela!