Lanbide Heziketako irakasleak KSB-ITUR enpresan bisitan

Urriaren 17an, Lanbide Heziketako irakasleek KSB-ITUR enpresa bisitatu zuten Zarautzen, ADEGIk BerIndu programaren barruan antolatuta. Enpresak ponpa hidraulikoak ekoizten ditu, mekanizazioa eta muntaketa barne.

BerIndu programak, 2003az geroztik, helburu du enpresen errealitatea eta balio profesionalak irakasle eta orientatzaileekin partekatzea, ikasleei enpresa-beharrak eta teknologia berrien eskakizunak ezagutzeko aukera emateko.