Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartu dugu

Aste honetan, Hezkuntza Sailak antolatutako Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketan parte hartze aktiboa izan dugu.

Topaketaren programak esperientzia arrakastatsuak partekatzeko eta sinergia berriak sortzeko diseinatutako jarduerak bildu ditu eta horrenbestez, Euskadiko Lanbide Heziketa eredua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute; Adibidez, Ganteko (Belgika) HO Gente Unibertsitateko ordezkeritzak Miguel Altuna erabiltzen ditugun espazio, metodologia eta LCAMP, ikaslean zentratutako Fabrikazio Aurreratuko CoVE plataforma ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste.

Apirilaren 9an, Bilboko Guggenheim Museoan izan zen kongresuan, hainbat herrialdetako adituek Europa eraldatzen ari diren trantsizio nagusiei buruz hausnartzen izan ziren, batez ere trantsizio ekologikoari eta trantsizio digitalari buruz, “Etorkizun global, digital, inklusibo eta iraunkorrerako gakoak” izenburupean. Bertan parte hartzen izan zen Miguel Altunako ordezkaritza ere.

Apirilaren 10ean, Miguel Altuna LHIIk parte hartu zuen Bilboko Torre Iberdrolan ospatutako Project Dissemination Day 2025 jardunaldian, Erasmus+ Innovation Projects 2025 programaren baitan.

Jardunaldian, gure “Renewable Energy, Renewable Earth” proiektua aurkeztu genuen, energia berriztagarrien eta jasangarritasunaren inguruko gure ekarpena partekatuz. Ekitaldiak 200 lagun baino gehiago bildu zituen, eta guztira 35 proiektu aurkeztu ziren.