Lanbidek diruz lagundutako ikastaro berriak
Miguel Altuna Lanbide Heziketak Lanbidek %100ean diruz-lagundutako ikastaro berriak eskaintzen ditu, bai langileentzako eta baita langabezian dauden pertsonentzako ere, haien gaitasunak hobetu eta lan-aukera berriak zabaltzeko.
Formazio-eskaintza honek hainbat arlo profesional hartzen ditu barne, eta gaur egungo lan-merkatuaren beharretara egokituta dago. Ikastaroak doakoak dira, arratsaldez eskainiko dira eta plazak mugatuak dira.
Hauek dira datozen asteotan hasiko diren ikastaroak:
- Txirbil-harroketa bidez mekanizatutako produktua egiaztatzea.
- Elektrodo estali bidezko soldadura.
- 3D Eskaneatzea.
- Mekanikarientzako elektrizitatea.
- Orga-jasotzaileen erabilpena.
- Zubi-garabien erabilpena.
- Biltegi Kudeaketa (Elkar-EKIN Lanean Debagoiena programa).
Informazio gehiagorako ondorengo zenbakietara deitu 943 899 272 – 688 815 070 edo helbide honetara idatzi daiteke ikastaroak@maltunabackupanterior.vl26979.dinaserver.com