Mekatronika Industrialeko ikasleek CAF enpresa bisitatu dute Euskotreneko trenen mantentze-lanak nola egiten diren ezagutzeko
Pasa den ostegunean, urtarrilak 30, Mekatronika Industriala zikloko 2.mailako ikasle eta irakasleak Euskotreneko trenen mantenua nola egiten den ikustera joan ginen Irunera.
Mantenu hau egiteaz CAF enpresa arduratzen da, trenak ekoizteaz gain mantentze zerbitzua ere eskaintzen du eta. Bertan, trenen mantentze lanen kudeaketan izan duten eboluzioa azaldu ziguten aurrena, mantentze zuzentzailearekin hasi eta gaur egungo mantentze prebentibo eta prediktiboraino eman dituzten pausuak, besteak beste.
Ondoren tailerra erakutsi ziguten, bertan Euskotreneko trenak zeuden eta dituzten atalak azaltzeaz gain egiten dituzten mantentze-lanak zeintzuk diren eta nola egiten diren azaldu zizkiguten.
Azpimarratzekoa azalpenak euskeraz egiteaz gain, aurkezpenak ere euskara hutsean emateko prestatuta. Bisita gomendagarria eta aberasgarria. Eskerrik asko!