Miguel Altuna 11. FP Kongresuan, Lanbide Heziketako Lege Berriari buruz
Miguel Altuna Lanbide Heziketako ordezkaritza apirilaren 3 eta 4an Cartagenan ospatu den eta FPEmpresak eta CaixaBank Dualizak antolatutako 11. FP Kongresuan izan da. Bertan, milatik gora irakasle eta adituk parte hartuko dute, Lanbide Heziketako Lege Berriaren aplikazioari buruzko esperientziak partekatzeko.
Kongresuan, besteak beste, LH DUALaren garapena eta digitalizazioa jorratuko dira, baita FPEmpresa Sarien banaketa ere. Era berean, hizlari nabarmenak eta sektoreko enpresek osatutako erakusketa gune bat izango ditu.
Miguel Altunan berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu LHn, gure formazio eskaintza etengabe hobetzen jarraitzeko helburuarekin topaketa hauetan parte hartuz.