Miguel Altuna LHII, berdintasunaren alde Kudeaketa Aurreratuan
Atzo, Emakunde eta Euskalitek antolatutako “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IX)” jardunaldia ospatu zen, Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen baitan.
Beste erakunde batzuekin batera, Irati Valencia Miguel Altunako irakasleak, Miguel Altuna Lanbide Heziketako esperientzia aurkeztu zuen:
“Begirada kontziente bat, emakumeentzat erakargarria izango den espazio bat eraikitzeko, industria eta STEAM arloetan, lanbide heziketa publikoan.”
Ekimen honen bidez, zentroak emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzen du eremu teknologiko eta industrialetan, ikuspegi inklusibo eta eraldatzaile batetik.Miguel Altuna LHIIren esperientzia eredugarria izan zen, erakutsiz berdintasuna ezinbesteko oinarri dela kudeaketa aurreratuan eta hezkuntza publikoaren etorkizunean.
PRAKTIKA ONAK bideoa.
EKITALDIA ZUZENEAN bideoa Miguel Altunako atala, 1:51:08tik aurrera.