Miguel Altuna nazioarteko prestakuntza baten egoitza izan da Erasmus+ BIP programaren baitan

Miguel Altuna zentroa Blended Intensive Programme (BIP) programaren eszenatokietako bat izan da, Erasmus+ programaren barruan kokatutako ekimena, zeinaren helburua parte-hartzaile europarrak Learning Factory kontzeptuan trebatzea den, Fabrikazio Aurreratuaren sektorean aplikatuta.

LCAMP proiektuan oinarritutako ikastaro honek saio birtualak eta aurrez aurrekoak uztartu ditu, martxoaren 25etik apirilaren 4ra bitartean. Industria 4.0 ardatz hartuta, parte-hartzaileek punta-puntako tresnak, teknikak eta teknologiak aztertu dituzte.

Programaren baitan, parte-hartzaileek Lanbide Heziketako hainbat zentro bisitatu dituzte, Learning Factory kontzeptuarekin lotutako hainbat ikastaro eginez. Ibilbide honen barruan, apirilaren 2ko goizean, 10 kidez osatutako Kroaziako talde bat Miguel Altuna izan zen LCAMP robotaren txasisa muntatzeko metodoetan oinarritutako tailer praktiko batean parte hartzen. Bertan, parte-hartzaileek muntaketa prozesuaren hainbat eszenatoki alderatu zituzten, antolaketa, rol banaketa, erabilitako teknologiak eta lan baldintzek azken emaitzan duten eragina aztertuz. Eskuzko metodoetatik hasi eta irtenbide automatizatuetaraino, muntaketa estrategiak aztertu zituzten, eraginkortasuna, kalitatea eta ergonomia ebaluatuz. Jarduera honen bidez, parte-hartzaileek industria modernoaren produkzio prozesuak optimizatzeko ikuspegi praktikoa eskuratu dute.

Ikastaroan zehar, parte-hartzaileek fabrikazio aurreratuko ekipamenduak, digitalizazio tresnak eta lankidetza metodologia berritzaileak ezagutzeko aukera izan zuten. Horrez gain, beren Learning Factory propioak diseinatu, inplementatu eta egokitzeko orientazioa jaso zuten, beren erakundeen eta industria sektoreen behar espezifikoei egokituz.

BIP programak ezagutza eta esperientzia trukea sustatzen du nazioarteko parte-hartzaileen artean, eta hezkuntza berrikuntza zein industria iraunkorraren garapena bultzatzen ditu. Ekimen honekin, Miguel Altunak bere konpromisoa berretsi du prestakuntza bikainaren eta nazioarteko lankidetzaren alde Lanbide Heziketaren arloan.