Miguel Altunako 2.en Kulturen Arteko Festa ospatu dugu
Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroak kultur aniztasunari eskainitako festa polita ospatu zuen pasa den ostiralean, apirilaren 4an.
Bertan Bolivia, Colombia, Honduras, Venezuela, Peru, Marruecos, Argelia eta Dominikar Errepublikako jatorria duten ikasleek ekitaldi hau antolatu zuten, herrialde bakoitzeko janari tipikoen bidez, komunitatean dauden kultura ezberdinen aberastasuna nabarmentzeko aurtengoan ere.
Festa hau, Miguel Altunako ikasle, langile eta kideak festa giroan eta kultura elkartrukean bilduz egin zen. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.