Tokiko enpresetara bisitak, prestakuntza eta lan mundua uztartzeko

Urtero bezala, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleek hasi dira Bergara eta Debagoieneko enpresak bisitatzen. Bisita hauek aukera paregabea dira ikasleentzat, ikasten ari diren heziketa-zikloari loturiko sektoreko enpresak gertutik ezagutzeko. Horrela, ikasgelan lantzen dituzten edukiak benetako lan-inguruneetan nola aplikatzen diren ikusten dute, eta enpresen egunerokotasuna eta erabiltzen dituzten teknologiak ezagutzeko aukera ere bai.

Adibidez, Mekanizazioko 1. mailako ikasleek Bergarako Altube eta Gurea enpresak bisitatu dituzte, biak ere 20-25 langile inguruko tailerrak.
Eskerrik asko bi enpresei egindako harreragatik eta esperientzia aberasgarriagatik!