Miguel Altunako ikasleek Ikasenpresa azokan enpresa proiektua aurkeztu dute
Otsailaren 13an, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ikasle talde batek, ITLENTk antolatutako Eibarko Ikasenpresa kongresuan parte hartu du. Bertan piezen hologramei lotutako enpresa proiektua aurkeztu zuten eta giro politean, tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten.
IKASENPRESAREN KULTURA EKINTZAILEA
Enpresa txiki bat sortzea eta abian jartzea da Ikasenpresak Euskadiko Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako ikasleei planteatzen dien erronka. Euskadiko LHko eredu metodologikoaren barruan lan egiten da, eta eredu horretan funtsezkoa da lan kolaboratiboa. Topaketa hau Eibarren egiten da, otsailean, eta, bertan, Euskadiko LHko ikastetxeek Ikasenpresa programaren barruan egindako lan guztia erakusteko aukera izaten dute.
Ikasenpresa simulazioa bada ere, eskaintzen den produktua edo zerbitzua benetakoa denez, irakasleen lan horrek aukera ematen du negozio-ideiak lanbide-arloarekin lotzeko, berritzaileak izateko eta zikloko irakasle-talde osoa inplikatuta egoteko.
2025 AZOKAREN DATUAK
- Ikastetxeak: LHko 50.
- Parte-Hartzaileak: 410 Ikasenpresa.
- Ikasleak: 2.000.
- Azokan parte hartuko duten irakasleak: 102.