Miguel Altunako irakasleek parte hartze aktiboa izan dute LCAMP 2025 Konferentzian, Suedian
Maiatzaren 13tik 15era bitartean, Miguel Altunako irakasleak Suediako Finspång hirian ospatu den LCAMP 2025 Konferentzian parte hartzen izan dira, Fabrikazio Aurreratuaren eta Learning Factory kontzeptuaren arloko ekitaldi garrantzitsu batean.
Lehen egunean, Unai Ziarsolo irakasleak bi aurkezpen egin ditu. Lehena, Learning Factories in Partner Institutions izeneko panelean, proiektuko bazkide diren ikastetxeetan martxan jarritako LF ereduen inguruan aritu da. Bigarrenean, LCAMP Activities panelean, LF – Self Assessment Tool tresna aurkeztu du; hau da, ikastetxeek LFren integrazio maila neurtzeko erabil dezaketen autoebaluazio galdeketa.
Arratsaldean, Liher Errasti irakasleak Training in Learning Factories izeneko tailer dinamikoa gidatu zuen. Bertan, interes komunak dituzten parte-hartzaileek elkarrekin ikasle trukerako ikastaro bat diseinatzeko aukera izan zuten.
Bigarren egunean enpresa-bisitak egin ziren. Nabarmendu beharrekoa Siemens Energy enpresara egindakoa izan da, non karbonorik gabeko elektrizitatea sortzeko instalazioak ezagutu, turbinak nola fabrikatzen diren ikusi eta metal piezak inprimatzeko teknologiak bertatik bertara ikusteko aukera izan duten.