Miguel Altunako ordezkariak Danimarkan, Lanbide Heziketa eta enpresa eredugarriak gertutik ezagutzen

Martxoaren 10etik 13ra bitartean, Miguel Altunako hiru ordezkari Danimarkan izan dira, Bikaintasun ikastetxeen sarekoekin bertako enpresa eta ikastetxe aurreratuenak bisitatzen. Bisita honen bidez, berrikuntza eta prestakuntza ereduak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Besteak beste, LEGOren egoitza eta produkzio faktoria nagusia bisitatu dute, non enpresa ikoniko honen fabrikazio prozesuak eta antolaketa ezagutu dituzten. Era berean, GRUNDFOS enpresaren instalazio nagusiak bisitatu dituzte, industria arloko puntako teknologien eta praktiken inguruko informazioa jasoz.

Danimarkako Lanbide Heziketa sistemaren funtzionamendua ezagutzeko, bertako bi ikastetxe bisitatu dituzte, metodologia eta antolaketa ereduen inguruko esperientziak jasoz.

Esperientzia aberasgarria izan da Miguel Altunako ordezkarientzat, etorkizuneko berrikuntza eta lankidetza aukerak aztertzeko aukera eskainiz.