Nazioarteko mugikortasuna, gure ikasleen etorkizunerako giltzarri
Miguel Altuna Lanbide Heziketan, nazioarteko mugikortasuna aukera paregabea dela uste dugu gure ikasleen garapen profesional eta pertsonalerako. Erasmus+ bezalako programei esker, gure ikasleek praktikak egin ditzakete Europako enpresetan, haien gaitasun teknikoak, linguistikoak eta kulturalak hobetuz.
Ikasturte honetan, 21 ikaslek egingo dituzte praktikak edo enpresako egonaldiak Europako herrialde ezberdinetan, martxotik ekainera bitartean. Lan-praktikez gain, Erasmus+ eta SEPIEren programen bidez ikasleen mugikortasuna sustatzen jarraitzen dugu.
Horren adibide da Zuzendaritzari Laguntzako ikasleen Bruselako esperientzia. Bertan, “blended mobility” bat gauzatzen ari dira Hogent Unibertsitateko ikasleekin elkarlanean, erronka desberdinei aurre eginez. Gainera, Europako Parlamentua bisitatzeko aukera ere izan dute.
Bestalde, Instalazio Elektriko eta Automatikoak zikloko ikasleak Suedian daude, Curt Nicolin Gymnasiet ikastetxearekin elkarlanean. Duela aste batzuk, Suediako ikasle taldea Miguel Altunan izan zen, eta orain, gure ikasleen txanda da han ikasitakoa praktikan jartzeko eta ingelesez elkarlanean aritzeko.
Esperientzia hauek beste lan-ingurune batzuk ezagutzeko aukera ematen diete ikasleei, eta aldi berean, haien lan-aukerak sendotzen dituzte gero eta globalizatuago dagoen munduan. Miguel Altunan, kalitatezko formazioa eta nazioarteko proiekzioa sustatzen jarraitzen dugu.