Portugaleko Triformis enpresaren ordezkaritza Miguel Altunan

Egunotan, Portugaletik etorritako Triformis enpresaren ordezkaritza izan dugu gure artean. Energiaren mantentze eta transformazioan adituak direnek gure instalazioak ezagutzeko aukera izan dute, eta baita Mondragon Assembly bisitatzeko ere.

Gainera, bisita bat egin dugu Zubietako MUBILera, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako mugikortasun iraunkorreko polo teknologikora. Han, Epowerlabs enpresa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu; auto elektrikoen motorren saiakuntzak garatzen dituzte.

Egunotan lankidetzarako aukerak aztertzen aritu gara, Miguel Altuna Lanbide Heziketako gaur egungo eta etorkizuneko ikasleei aukera berriak eta anitzak eskaini ahal izateko.