“Renewable Energy, Renewable Earth” proiektuan aurrera goaz
Aurrera jarraitzen dugu RERE proiektuarekin (Renewable Energy, Renewable Earth). Aurreikusitako moduan, maiatzaren 8an, ostegunez, bilera birtuala egin da aurkeztutako eszenatoki ezberdinen egoera egiaztatzeko eta hurrengo aurrez aurreko bilera planifikatzeko. Bilera hau Miguel Altunak hartuko du bere instalazioetan.
Formazio honen helburua eguzki-plaken simulagailuari eta LMS (Learn Management System) plataformari buruzko trebakuntza eskaintzea izango da. Hasiera batean Turkian egitea aurreikusita bazegoen ere, herrialde horretako egungo egoera politikoa dela eta, Miguel Altunak formakuntza honen egoitza izateko bere burua eskaini du. Horrela, gure nazioarteko partaide guztiak gure eskolan izango ditugu maiatzaren 26tik 29ra bitartean.