“Renewable Energy Renewable Earth” proiektuaren nazioarteko bilera Danimarkan
RERE proiektuan aurrera jarraitzen dugu eta horregatik elkartu ziren beste behin partaide guztiak, kasu honetan Danimarkako Odensen duela egun batzuk. Aurreikusitako agendaren arabera, bazkideen eszenatoki guztiak berrikusi ziren, falta ziren zatiak identifikatuz eta 3D disenuak eta programazio plana aurkeztuz. Parte hartzen duten kide ezberdinen arteko lankidetza ezinbestekoa da, beraz, ildo horretatik jarraituko da lanean eta etorkizuneko bileretan eredu eta ikas material desberdinak partekatuko dira.
Mundu jasangarriago baterantz aurrera egiten jarraitzen dugu!