RERE proiektuak aurrerapausoak ematen jarraitzen du
Irailaren 22tik 25era, RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko kolaboratzaileak Irlandako Galwayn bildu dira, aurreikusitako ekintzak garatzeko. Bertan izan dira baita ere Miguel Altunako bi irakasle, nazioarteko topaketan parte hartuz.
Aurretik, maiatzean, bilera bat egin zen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Orduan, kolaboratzaileek plaka fotovoltaikoei buruz diseinatzen ari diren simulagailuaren lehen probak gauzatu zituzten, hainbat eszenatoki aztertuz. Hurrengo urratsak izango dira simulagailua hobetzea eta energia eolikoaren atala garatzen jarraitzea.
Bisitan zehar, parte hartzen duten herrialdeetako ordezkariek —Turkia, Portugal, Danimarka eta Irlanda— Miguel Altunako instalazioak eta Tknika zentroa ezagutzeko aukera izan zuten, eta oso interesgarriak iruditu zitzaizkien.