RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko partaideak bildu gara
Maiatzaren 26tik 29ra bitartean, RERE (Renewable Energy Renewable Earth) proiektuko kolaboratzaileak Bergaran bildu dira, proiektuaren garapenarekin jarraitzeko. Oraingoan, plaka fotovoltaikoei buruz diseinatzen ari diren simulagailuaren probako jardunaldiak egin dira, eta sortutako hainbat eszenatoki probatu dituzte. Hurrengo urratsak izango dira simulagailua hobetzea proben emaitzetan oinarrituta eta energia eolikoaren atala garatzen jarraitzea.
Bisitan zehar, parte hartzen duten herrialdeetako ordezkariek —Turkia, Portugal, Danimarka eta Irlanda— Miguel Altunako instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten, eta oso interesgarriak iruditu zitzaizkien. Jardunaldiak Tknika zentroa bisitatuz amaitu ziren, eta han ere ikusi ahal izan zuten zentro horrek nola funtzionatzen duen berrikuntzaren arloan. Proiektuak aurrera jarraituko du, udaren aurretik online bilerak egingo dira, eta uda ondoren aurrez aurreko hurrengo bilerak.