Saiakuntza suntsitzaileen inguruko workshop-a Miguel Altunan

Azaroaren 12an, Miguel Altuna Lanbide Heziketan Saiakuntza Suntsitzaileen Workshop-a egingo da, Izasa Scientific enpresarekin lankidetzan.
Jardunaldi honetan, parte-hartzaileek aukera izango dute metalografia, mikroskopia, saiakuntza mekanikoak, gogortasuna eta zehaztasun metrologia bezalako teknika aurreratuak ezagutzeko eta praktikan jartzeko.
Helburua da industria-sektorean gero eta garrantzitsuagoak diren kalitate- eta azterketa-prozesuak gertutik ezagutzea, adituen gidaritzapean. Gainera, saioan zehar hainbat sorpresa praktiko ere izango dira.
📅 Noiz: AzaroaK 12, asteazkena.
⏰ Ordutegia: 9:00etatik 17:00etara.
📍 Lekua: Miguel Altuna LHII. Agirrebidea 2, Bergara (Gipuzkoa)
👉 Izena emateko: Workshop Saiakuntza Suntsitzaileak
METALOGRAFIA ETA METROLOGIA EKIPAMENDUAK
- METKON metalografia-ekipoak: Metacut 251 eskuzko ebakitzailea (Miguel Altuna). Ecopress 102 prentsa automatikoa. Forcipol + Forcimat 102 leunketa automatikoa.
- NIKON mikroskopia-ekipoak: WELD INSPECT (ikus hemen) – soldadura-kuboaren neurketa-sekuentziatzailea. MA100N mikroskopio metalografiko iraulia.
- INNOVATEST & FOERSTER gogortasun-ekipoak: Falcon 800G2 (ikus hemen) – Vickers motako durometro automatikoa, mahaia motorizatuarekin. SONODUR durometro eramangarria.
- SHIMADZU entsegu-makina: AGX-V 250 kN (Miguel Altuna). IMETRUM bideo-estrektometroa (ikus hemen).
- UKIPENIK GABEKO RUGOSIMETROA: ALTISURF A500 (ikus hemen).
- PROFILEN PROIEKTORE DIGITALA: FOX 036 (ikus hemen).
- FOERSTER-eko END EKIPOAK: Magnatest TCL. Defectometer.