STEAM formazioa sustatzen Bergarako Udalarekin eta eskualdeko enpresekin elkarlanean

STEAM formakuntza sustatzeko eta berdintasuna indartzeko, Bergarako Udalaren laguntzaz eta bailarako enpresekin elkarlanean, enpresa ezberdinetan bisitak antolatzen ari gara. Bisita hauen helburua ez da enpresa ikustea soilik, baizik eta  enpresa ezagutzea: Lan mota ezberdinak, lan mota ezberdinetarako beharrezkoa den formakuntza, langile baten rola, funtzioak etab.,

STEAM Koin proiektuaren bitartez, DBHko ikasleak, era pedagogiko batean, gurekin elkarlanean dauden enpresetara gerturatuko ditugu, beraien errealitatea ezagutzeko.

Aste honetan,  adibidez, Aranzadi Ikastolako ikasleak LAZPIUR enpresan izan dira.

Eskerrik asko egindako harreragatik!