Txileko Hezkuntzako ordezkaritzaren bisita Miguel Altunan

Martxoaren 18an, Itlent-en LHko Talentuaren Euskal Institutuaren eskutik, Txileko Hezkuntzako ordezkaritza bat izan genuen Miguel Altuna Lanbide Heziketan. Bisitariek Euskadiko Lanbide Heziketa eredua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, gure instalazioak bisitatuz eta metodologia berritzaileak ezagutuz, besteak beste.

Txileko ordezkaritza osatu zuten:

  • Claudia Mora, Instituto Tecnológico UCSC-ko Zuzendaria.
  • Cristian Ignacio Arenas Barrera, Santo Tomás-eko Proiektu Nazionalen Zuzendaria.
  • Juan Eduardo Matamala Parra, Sede Concepción-eko Zuzendari Akademikoa.
  • María Eugenia Hermosilla Sotomayor, CFT Lota Arauco-ko Errektoreordea.

Topaketak aukera paregabea eskaini zuen esperientziak partekatzeko eta lankidetza-aukerak aztertzeko, Euskadiko eta Txileko Lanbide Heziketen arteko loturak sendotuz.