UNRWAko ordezkarien bisita jaso dugu
Atzo, maiatzak 12, Miguel Altuna LHIIn UNRWAren ordezkaritza baten bisita jaso genuen, Jordanian bizi den Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarena. Jardunaldian zehar, Euskadiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzeko eta gure zentroa bisitatzeko aukera izan zuten.
UNRWAk Ekialde Hurbileko eskola-sistema zabalenetako bat kudeatzen du; eskualdean 706 eskola daude, eta egunero milioi erdi haur errefuxiatu artatzen dituzte. Duela zazpi hamarkada baino gehiagotik, UNRWA Palestinako errefuxiatuentzako lehen hezkuntzaren hornitzaile nagusia da, eta hasieratik kalitatezko hezkuntza inklusiboaren aldeko apustua egiten du. Izan ere, 1960an aitzindaria izan zen eskualdean haurren matrikulazioan berdintasuna bermatzen.
Miguel Altunan, hezkuntzak eraldaketarako duen garrantziaz jakitun gara eta horregatik ohorea izan da balio unibertsal horrekin hain konprometituta dagoen erakunde batekin esperientziak partekatzea.