Urratsbat dinamizatzaileak Varsovian, ekintzailetza sustatzeko bide berriak ezagutzen

Euskadiko Lanbide Heziketako Urratsbat dinamizatzaileak, Tknikako Ekinguneren bidez Varsovian izan dira bertan ekintzailetasuna nola lantzen duten ezagutzen.

Bertako ikastetxeen eta unibertsitateetako eskaintza bertatik bertara ezagutzteko aukera izan dute eta baita gure hezkuntza eredua partekatzeko ere. Horretaz gain, alor desberdinetako enpresak bisitatu dituzte,, etorkizunerako lankidetzarako ateak irekiz.