Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan

Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako.
Bergarako Udalak, elkarlanean aritu diren eragileekin batera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien aurtengo egitaraua aurkeztu du Laboratorium Museoan. Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta honen dibulgazioarekin izan duen lotura gogorarazi dute aurkezpeneko parte hartzaileek. Aldi berean zientzia eta teknologia kuantikoaren garrantzia ipini da balioan.

2025eko egitaraua
Urriaren 29tik azaroaren 19ra bitarte, ZTB jardunaldiek egitarau zabala izango dute. Adin guztietako publikoari zuzentzen diren erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak barne hartu ditu 2025erako prestatu den egitarauan. Egitarau osoa www.ztbergara.eus webgunean kontsultatu daiteke.