2025eko ZTB jardunaldien barruan Miguel Altunako Escape Rooma martxan da

Eusko Jaurlaritzako Gazteria arloan programak eta jarduerak garatzeko 2025eko diru-laguntzari esker eta Bergarako Udalaren ZTB jardunaldien barruan, dagoeneko martxan ditugu Miguel Altuna Lanbide Heziketako Escape Room Teknologikoa eta harrera ezin hobea izaten ari da. 

Dagoeneko Euskal Herriko hainbat ikastetxek interesa azaldu dute, 10-14 urte bitarteko 400 gaztetxo baino gehiagok STEAM alorreko ekintza honetan parte hartzeko izena eman dutelarik.

Informazio gehiagorako: 943 899 272- 943 899 273 deitu daiteke.