Goizper Group enpresarekin lankidetza-hitzarmena berritu dugu
Gaur, urriaren 16an, Goizper Group enpresak eta Miguel Altuna LHIIk lankidetza-hitzarmena berritu dugu, prestakuntzaren eta enpresa-munduaren arteko harremanak sendotzen jarraitzeko helburuarekin.
2016az geroztik, Goizper Group-ek Miguel Altuna LHIIren jarduera babesten du, eta hitzarmenaren berritzearekin batera, bi erakundeok elkarrekiko konfiantza eta lankidetzan jarraitzeko konpromisoa berretsi ditugu. Horrez gain, etorkizunera begirako lankidetza-aukera berriak ere aztertu ditugu.
Bileran, Goizper Group-en izenean, Unai Lopez presidenteak, Iñaki Madina gerenteak eta Miren Galdos Giza Baliabideetako zuzendariak parte hartu dute. Miguel Altuna LHIIren ordezkari gisa, berriz, Joxu Arana zuzendariak, Gorka Lazkano Enpresekiko Harremanen arduradunak eta Ion Insausti ikasketa-buruak parte hartu dute.
Hitzarmenaren berritzeari esker, Miguel Altuna LHIIk eta Goizper Group-ek elkarlanean jarraituko dugu, prestakuntza enpresen beharretara egokitzeko eta eskualdeko industria-garapenean laguntzeko.