Adimen Artifizialeko laguntzaileak sortzeko Barnetegi Teknologikoa egin dugu Miguel Altunan

Azaroaren 5ean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroak Adimen Artifizialeko laguntzaileei buruzko Barnetegi Teknologikoa hartu zuen, ZTB 2026 jardunaldien barruan.

Begoña Lashayas (Mondragon Unibertsitatea) izan zen tailerraren gidaria. Bost orduko saio praktikoan, enpresetako profesionalek adimen artifizial generatiboak eguneroko lan-prozesuetan eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta produktibitatea hobetzeko tresnak lantzeko aukera izan zuten.

Ekimen honen bidez, Miguel Altunak enpresen eta profesionalen beharretara egokitutako prestakuntza praktikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, berrikuntza teknologikoa eta adimen artifiziala gerturatuz.