Administrazio eta Finantzetako ikasleek LACOR – IBILI enpresa bisitatu dute

Atzo, azaroak 26, Administrazio eta Finantzak zikloko 1.go mailako ikasleek LACOR – IBILI enpresa bisita egiteko aukera izan zuten. Jardunaldia enpresaren aurkezpenarekin hasi zen; bertan, talde industrialaren ibilbidea, jarduerak eta antolaketa ezagutu zituzten ikasleek.

Hasierako azalpenen ondoren, jasotako informazioa oinarri hartuta prestatutako galdetegi bat bete behar izan zuten. Parte-hartzerik onenak saritu ziren, eta hiru irabazlek sari bana jaso zuten.

Bisitaren bigarren zatian, ikasleek enpresako bulegoak eta ekoizpen-prozesua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, langileen azalpen xeheei esker.

Esperientzia oso interesgarria eta baliagarria izan zen, ikasleek gelan ikasitakoa benetako lan-ingurune batean nola aplikatzen den ikusi ahal izan baitzuten.