Administrazio Kudeaketako ikasleak Soraluce S. Coop. enpresa bisitatzen

Azaroaren 10ean, Miguel Altunako Administrazio Kudeaketako ikasleek Osintxuko Soraluce S. Coop. enpresa bisitatu zuten.

Bisitan, Administrazio eta Finantza arloan egiten dituzten lanak eta bertan lan egiteko beharrezko gaitasunak ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, enpresako tailerra ere ikusi zuten.

Esperientzia interesgarria izan zen, ikasgelan ikasitakoa lan-mundu errealarekin lotzeko aukera eman baitzien.

Eskerrik asko Soraluceko lantaldeari harreragatik!