Aramaioko argindar sistema ezagutzeko irteera

Aurreko ostiralean, abenduaren 5ean, Instalazio Elektriko eta Automatikoetako 2. mailako ikasleek Aramaioko argindar sistema ezagutzeko irteera egin zuten. Bidean, GAIKI enpresa bisitatu zuten; Automatismoetan espezializatuta dagoen enpresaren jarduna gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta bisita oso interesgarria izan zen.

Ondoren, Aramaiora iritsi eta udaletxeko langile batek herriko banaketa sarearen funtzionamendua azaldu zien. Aramaiok bere sare propioa du, eta ikasle zein irakasleentzat benetan ikusgarria izan zen.

Egunak balorazio oso positiboa utzi zuen, bisita guztiaz oso gustura gelditu baitziren parte-hartzaileak. Eskerrik asko Gaiki eta Aramaioko Udalari egindako harreragatik!