Building Bridges, Boosting Skills: EU Students United in 3D Printing

Miguel Altuna LHIIko lau ikaslek Amsterdamen ospatutako Building Bridges, Boosting Skills: EU Students United in 3D Printing proiektuaren azken fasean parte hartu dute, Santurtziko eta Kroaziako ikasleekin batera.

Nova College Beverwijk eta Nova College Techport-en egindako lan saioetan, Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) oinarritutako diseinuak sortu eta 3D inprimatu dituzte. Amaieran, parte-hartzaile guztiek elkarlanean muntatu dute 1 For All Fundazioaren logotipoa duen totem bat.

Azken egunean, ikasleek euren proiektuak aurkeztu eta Estatu Batuetako irakasle baten feedbacka jaso zuten. Horrez gain, Amsterdam ezagutzeko aukera ere izan zuten.

Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta 2027an Herbehereetan egingo den proiektu berri batean parte hartzeko gonbidapena jaso dugu, Ipar Europako beste herrialde batzuekin batera.