CONECTANDO TALENTO jardunaldian parte hartu du Miguel Altunak
Abenduaren 12an, ostirala, Zaragoza-ko Mobility City gunean ospatu zen “Conectando Talento: Centros de Referencia Nacional y Centros de Excelencia” jardunaldia. Topaketa horretan, Estatu osoko Lanbide Heziketako zentroek parte hartu zuten, eta tartean izan zen Miguel Altuna LHII, Joxu Arana Oregi zuzendaria ordezkari gisa.
Jardunari hasiera ofiziala Pilar Alegría Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol ministroaren ongietorriarekin eman zitzaion. Networking une baten ostean, José Luis Rodrigo, Fundación Ibercaja-ko zuzendariak hartu zuen hitza. Jarraian, lehen mahai-ingurua egin zen, “Tejiendo una red de centros. Centros de Excelencia y Centros de Referencia Nacional” izenburupean, hainbat CRNetako ordezkari eta sektoreko eragile nagusien parte-hartzearekin.
Ondoren, Oriol Homs Ferret soziologo eta ikertzaileak prospekzioaren eta sareen garrantziari buruzko ponentzia eskaini zuen.
Bigarren mahai-inguruan, “Colaboración Público-Privada: Base para la Innovación en Formación Profesional”, Lanbide Heziketako zentro zein enpresa ordezkariek hartu zuten parte, tartean Joxu Arana Oregi, Miguel Altuna Lanbide Heziketako zuzendaria. Administrazioaren, hezkuntza-zentroen eta enpresen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu zen, berrikuntza eta lan-merkatuarekiko lotura sendotzeko bidean.
Jardunaldia Esther Monterrubio Ariznabarreta, Lanbide Heziketako Idazkari Nagusiaren, amaiera-hitzaldiarekin bukatu zen.