DMG MORI NLX 2500 2nd Generation makinaren aurkezpena Miguel Altunan
Atseginez jakinarazten dizuegu datorren abenduaren 3an eta 4an, Miguel Altunan prestakuntza zentroan DMG MORIren NLX 2500 2nd Generation makinaren aurkezpen berezia egingo dela.
DMG MORIren bestseller-aren azken belaunaldia bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango da, makina-erremintaren arloko berrikuntza eta eboluzioa lehen eskutik ikusteko.
🕒 Ordua: 11:00 – 13:30
📍 Lekua: Miguel Altuna Lanbide Heziketa — Agirrebidea, 2 (Bergara, Gipuzkoa)
👉 IZENEMATEAK: QRaren bidez.
