EKINOLA jardunaldia ospatuko dugu ostegun honetan Miguel Altunan
Ostegun honetan, 8:00etatik 14:00etara, EKINOLA jardunaldia ospatuko dugu Miguel Altunan, ekintzailetasuna sustatzeko eta lantzeko helburuarekin.
Jardunaldian LHko hainbat familia profesionaletako 80 ikaslek parte hartuko dute, ekintzailetasunarekin lotutako esperientziak eta jarduerak partekatuz eta gaitasun berriak garatuz.
Ekimen hau Bergarako Udalak finantzatzen du, eta Miguel Altuna LHIIren eta Mariaren Lagundia ikastetxearen laguntza du.
Ekintzailetza, sormena eta lankidetza ardatz dituen goizaldia izango da.