Ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza-saioak Miguel Altunan

AFM Green eta IHOBEk antolatutako 2026-2027ko Ekonomia Zirkularreko Prestakuntza Programaren barruan, hainbat prestakuntza-saio egingo dira datozen hilabeteetan. Ekimenak enpresei ekonomia zirkularraren inguruko ezagutzak eta tresnak eskaintzea du helburu.

Miguel Altuna Lanbide Heziketan bi saio egingo dira:

  • Urriaren 5ean, Ingurumen-eskakizunen ekosistema berria gaiari buruzkoa.
  • Urriaren 7an, Ingurumen-datu gakoak eta sistematizazioa izenburupean.

Prestakuntza-saio guztiak presentzialak dira eta doakoak, nahiz eta plaza kopurua mugatua den. Parte-hartzaileek interesatzen zaizkien saioak banaka aukeratu edo ibilbide osoa egin dezakete.

IZENA EMAN