Enpresarek, Rural Kutxak eta Miguel Altunak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Atzo, apirilak 21, Enpresare, Rural Kutxa eta Miguel Altuna LHII erakundeek lankidetza hitzarmen berria sinatu zuten, tokiko enpresen garapena eta talentuaren sustapena indartzeko.

Akordio honen bidez, Miguel Altunako espezializazio ikastaroetako ikasleek aukera izango dute DUAL Intentsiboa egiteko Enpresare sareko enpresetan, Rural Kutxak eskaintzen dituen bekei esker. Ekimenak ikasleen laneratzea errazteaz gain, enpresei profil kualifikatuak gerturatzen dizkie.

Hitzarmenaren helburu nagusiak dira:

  • Tokiko talentua erakartzea eta garatzea.
  • Proiektu berritzaileak sustatzea.
  • Hezkuntza eta enpresen arteko elkarlana sendotzea.

Aliantza honek aukera berriak irekitzen ditu bai ikasleentzat bai enpresentzat eta eskualdeko lehiakortasuna indartzen lagunduko du.