Enpresareren Batzar Orokorra ospatu zen aurreko astean

Joan den astean, Enpresare elkarteak urteko Batzar Orokorra egin zuen Miguel Altuna LHIIko areto nagusian. Bertan, enpresetako eta erakundeetako ordezkariek 2025eko balantzea egin eta 2026rako lan-ildo nagusiak partekatu zituzten.

Saioan lankidetza, berrikuntza, talentua eta digitalizazioa izan ziren hizpide nagusiak. Halaber, Guillermo Dorronsorok “Un futuro diferente” hitzaldia eskaini zuen, gaur egungo testuinguruari buruzko gogoeta eginez.

Batzarra, besteak beste, Bergarako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debagoieneko Mankomunitatea erakundeen babesarekin egin zen. Enpresarek nabarmendu zuen, gainera, Miguel Altuna LHIIrekin duen lankidetza estua, talentua garatzeko eta enpresen beharrei erantzuteko giltzarri gisa.