Erasmus+ bidezko lankidetza berriak eraikitzen
Miguel Altuna LHIIko 5 irakasle Txekiar Errepublikako Bruntál herrian izan dira, Střední průmyslová škola a Obchodní akademie ikastetxea bisitatzen.
Bisitaren helburua etorkizunean Erasmus+ proiektuetan elkarlanean aritzeko aukerak aztertzea eta bi ikastetxeen arteko harremanak sendotzea izan da. Egonaldian zehar, ikastetxearen instalazioak, hezkuntza-eskaintza eta nazioartekotze jarduerak ezagutzeko aukera izan dute.