Fabrikazio Adimenduna espezializazioko ikasleek DUAL proiektuak aurkeztu dituzte
Miguel Altuna LHIIko “Fabrikazio Adimenduna” espezializazio kurtsoaren 2025/2026 promozioko ikasleek euren DUAL egonaldietan garatutako kurtsoko amaierako proiektuak aurkeztu zituzten pasa den ostiralean, maiatzaren 22an egindako jardunaldian.
Aurkezpenetan zehar, ikasleek enpresetan egindako egonaldietan landutako proiektuak eta bertan eskuratutako ezagutzak partekatu dituzte. Jardunaldian parte hartu duten enpresen artean egon dira, besteak beste, ELAY, Lazpiur, Goizper, Fagor Ederlan, Blum Novotest, Zerbimek, Gureak, Iraundi, GKN Legazpi, Royde eta Smartlog.
Ekimen honen bidez, ikasleek Fabrikazio Adimendunaren arloan garatutako gaitasun teknikoak eta enpresa-ingurune errealetan lortutako esperientzia praktikoa erakutsi ahal izan dituzte. Jardunaldiak, gainera, ikastetxearen eta industria-sarearen arteko lankidetza estua indartzeko balio izan du.