Fabrikazio Adimenduna jardunaldia Miguel Altuna LHII-n

Datorren 2026ko ekainaren 23an, Miguel Altuna LHIIk, HEYBER eta Sandvik Coromant-en lankidetzarekin, “Fabrikazio Adimenduna: Teknologia, datuak eta automatizazioa fabrikazioaren etorkizuna eraldatzeko” jardunaldia antolatu dugu.

Jardunaldiaren helburua da fabrikazioaren etorkizuna eraldatzen ari diren teknologia, datu eta automatizazioaren inguruko azken irtenbideak ezagutaraztea. Parte-hartzaileek balio-kate osoan aplikatu daitezkeen tresna eta metodologia berritzaileak ezagutzeko aukera izango dute, ekoizpen-prozesuak optimizatu eta fabrikazio adimendunago, konektatuago eta eraginkorrago baterantz aurrera egiteko.

Egitarauan honako gai hauek landuko dira:

  • Flow Value Chain: balio-katean aplikatutako irtenbideak.
  • Machining & Synergies: Gibbs CAM.
  • Mekanizaziorako irtenbide berriak.
  • Tresnen erakustaldiak makinan bertan.

📅 Data: 2026ko ekainaren 23a
🕘 Ordutegia: 09:00 – 13:00
📍 Lekua: Miguel Altuna LHII, Bergara

Jardunaldia industria-sektoreko profesional eta enpresentzat zuzenduta dago.

IZENA EMATEA