Fabrikazio adimendunaren inguruko jardunaldi teknologikoa izan dugu Miguel Altunan

Sandvik Coromant eta Heyber enpresekin elkarlanean Fabrikazio Adimendunari buruzko jardunaldi teknologikoa izan genuen Miguel Altunan.antolatu dugu. Bertan, industria-sektoreko profesionalek eta enpresek fabrikazioaren etorkizuna eraldatzen ari diren teknologia, datu eta automatizazio irtenbide berritzaileak ezagutzeko aukera izan zuten.

Goizean zehar, balio-kateari aplikatutako irtenbide teknologikoak aurkeztu ziren, besteak beste, Flow Value Chain eta Gibbs CAM tresnak, baita mekanizaziorako azken berrikuntzak ere. Horrez gain, parte-hartzaileek tresnen erakustaldi praktikoak ikusi ahal izan zituzten makinan bertan.

Jardunaldiak aukera paregabea eskaini zuen fabrikazio adimendunago, konektatuago eta eraginkorrago baterantz egiteko bidean ezagutzak partekatzeko, esperientziak trukatzeko eta sektoreko eragileen arteko harremanak sendotzeko.

Miguel Altuna LHIIk eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaile guztiei, baita Sandvik Coromant eta Heyber enpresei ere, jardunaldi hau posible egiteagatik.