FEXek osagai metalikoen garbiketa teknikoari buruzko jardunaldia antolatuko du Miguel Altunan
Azaroaren 19an, FEXek, AFM Cluster-en baitan, osagai metalikoen garbiketa teknikoari buruzko jardunaldi teknikoa egingo du Miguel Altuna LHIIren Bergarako egoitzan, 09:00etatik 13:30era.
JARDUNALDIA: “Osagai metalikoen garbiketa teknikoa: prozesuak, kontrola eta industria-aplikazioak“
FEXek / AFM CLUSTERrek foro tekniko berri bat antolatu dugu osagai metalikoen garbiketaren erronka nagusiak aztertzeko, eskura dauden teknologiak ezagutzeko eta industrian dituzten benetako aplikazioak ezagutzeko.
Hainbat enpresatako profesionalen parte-hartzea izango dugu, eta beren ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte:
▪️ Vicente Esteve | INVENTEC – Zehaztasun-garbiketako fluidoak: VDA 19.1 eta IATF 16949.
▪️ Ander Larrañaga | METAGRA – Garbitasuna: zero kutsadurako estrategia.
▪️ Aritz Frojan | LAZPIUR – Garbiketa teknikoa lehorrean: VDA 19.2, kalitatearen eta fidagarritasunaren erreferentzia.
▪️ Manuel Lorenzo Baz | GESTAMP – Osagaien eta bateria-kaxen garbiketa lehorrean: Aplikazioak eta emaitzak.
▪️ Ana Barrena | AZTERLAN – Garbiketa teknikoko saiakuntzak ISO 16232 arauaren arabera: laborategiko kontrola eta analisia.
▪️ MAHAI-INGURUA – Zenbateko garbitasuna behar du benetan pieza batek, eta nola saihestu gehiegizko eskakizunak?
Jardunaldia industriako profesionalen arteko ezagutza-trukea eta networking-a sustatzeko aukera ere izango da.
Data: 2026ko azaroaren 19a, osteguna
Ordutegia: 09:00–13:30
Lekua: Miguel Altuna Lanbide Heziketa. Bergara.