HARIXA ekimenaren bidez lan munduan euskara sustatzen jarraitzen dugu
Atzo, azaroak 26, Debagoieneko HARIXA ekimenak urteko batzarra egin zuen Miguel Altuna Lanbide Heziketako instalazioetan. Topaketan, ekimenak azken urteotan egindako ibilbidea partekatzeaz gain, Debagoieneko HARIXArako jauzia eta lankidetza-sarea zabaltzeko urrats berriak aurkeztu ziren.
Batzarraren baitan, Debagoieneko 70 eragilek, tartean 56 enpresak, HARIXA hitzarmena sinatu edo berritu zuten, datozen hiru urteetan lan munduan euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa berresteko.
Hitzarmenak enpresetan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko hainbat konpromiso jasotzen ditu: hizkuntza-egoeraren diagnostikoa egitea, urteko ekintza-planak garatzea eta langileen euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea, besteak beste.
Miguel Altuna LHII HARIXA ekimeneko partaide aktiboa da, eta lan mundua euskalduntzeko eta euskarazko lan-inguruneak sustatzeko konpromisoa berresten du.
HARIXA Debagoieneko enpresa eta erakunde guztiei irekita dago.
Informazio gehiago: www.harixa.eus