HARIXAkideen batzar nagusia izan dugu

Bergarako Harixa egitasmoak bere urteko batzarra ospatu zuen, Bergarako Miguel Altuna ikastetxeko areto nagusian. Topaketaren helburua Harixa osatzen duten 42 enpresa eta erakundeak biltzea izan zen, 2025ean egindako lanaren balorazioa egiteko eta 2026rako lan-ildo estrategikoak elkarrekin zehazteko.

2025. urtean, enpresa bakoitzera egindako bisitez gain, honako gaiak jorratu dira: hizkuntza-teknologiak, langile berrien harrera eta webguneak euskaraz jartzeko aukerak. Formakuntza saioak antolatzeaz gain, aurten bi eskuorri deiseinatu dira enpresen eskura jartzeko: bata, enpresen eguneroko jardunean erabiltzeko hizkuntza-teknologiei buruzkoa; bestea, langile berriei banatzeko harrera-eskuliburua. Horretaz gain, Harixako kide diren enpresen arteko harremanei buruzko diagnostikoa egin eta batzarrean aurkeztu zen.

Batzarrean, gainera, azken urteotan Harixako enpresetan garatutako praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten, antolatutako mahai inguruaren bidez. Bertan, Royde, Lascar eta Comercial Urcelay enpresek euren esperientziak eta praktika onak partekatu, eta euskararen presentzia sendotzeko ideiak trukatu zituzten. Horrez gain, datorren urterako lan-ildoak zehaztu eta lehentasunak ezarri ziren, bai enpresen barrurako bai kanpora begirako ekintzak landuz.

Saioari amaiera Bea Egizabal umoristaren emanaldiarekin eman zitzaion, giro atsegina sortuz. Ondoren, bertaratutako guztiek luntx batean parte hartu zuten, harremanak estutzeko eta elkarlana indartzeko aukera eskainiz.